XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uzkurkeria bazter dezazuen esango dizuet animaliekin frogatu izan dudala eta eraginkorra dela.

Gizonezko batekin erabiliko dudan lehen aldia da, baina ez dago arriskurik, beraz huts egiten badut... argituko den bakarra nire porrota izango da.

Ez zen gehiago eztabaidatu.

Kale esanak irtenbideak eskatzen zituen, Norgo sendatzea eskatu, eta Sendagileen ezintasun-az kexatzen zen.

Norgo Jessaden etxera eramana izan zen, eta gau hartan ikasle gaztearen burua makinarekin bat egin zuen.

Musikariak lo hartu eta berehala, Jessad bere burutazio hoberenetariko batean barneratu zen, eta, makinaren bitartez... hau Norgoren garunean sartu zen.

Jessaden burutazioek, musikariaren garunaren inguraketa jarraitzen zuten barne bideska leun, bide eta kirio bukaera kopuru bukaezin batetatik aurrera jarraitu zuten.

Erraza zen jakitea izaki aparta eta berezi baten barnean zegoela, unibertso hartan guztiak bait zuen armoniaz sortutakoaren oreka liluragarria.

Musikariaren eresi lanen oihartzunak nonnahi zebiltzan, toki libreetan hegabiraka, edo babesten zituzten munduko autobidetatik barrena doinu distirak bailiran bidaiatuz.

Ideia soltuak, baztertutako burutazioak, ideia galdu eta aztertugabeak, berea bezalako sentipen eta pentsamenduak barne.

Dartada ugari armoniaz eskutaturik.

Norgo bizirik jarraitzen zuela frogatzen zuen zerbait.

Pare bat alditan gorde behar izan zuen, besteen jokaera imitatuz, eta zergatia aurkitu zuen, eremu haietan alferkerian zebilen ideia gaizto multzo bat ikusi zuenean.